Arnas aparatuko edo haren funtzionamendu egokia oztopatzen duen gaixotasunen tratamenduaz, prebentzioaz eta egonkortzeaz arduratzen den fisioterapiako espezialitatea da.
Arnas arazoak dituzten haur eta heldu guztiak, gaixotasunaren lehen aldia izan edo ez, onura handia izango dute arnas fisioterapiarekin. Errekuperazioa azkartzeko lagungarria izango da, inoiz ez medikuaren tratamendua ordezkatzeko, nahiz eta kasu askotan botiken beharra eta kantitatea gutxitzen duen.
………………………………………………………………………………………………………
ARNAS FISIOTERAPIA HAURREI
Arnas fisioterapiak onura asko ditu haur eta umeengan.
Flemak kentzen, biriketako aireztapena hobetzen eta mukien ondorioz sortzen diren infekzioak eta konplikazioak saihesten laguntzen du.
Tratamenduaren ondoren, sintomen hobekuntza oso agerikoa da; eztula eta mukien kopurua gutxitzen dira eta elikadura eta loaldia hobetzen dira.
Tratamendu hau haur eta umeetan noiz egin?
Arnas infekzioetan , bronkiolitisa esate baterako, bronkitisa, neumonia edota katarroa tratatzeko egokia da tratamendu hau. Mukien produkzioa handituta dagoelako eztula eta arnas zailtasunak sortzen dituen edozein arnas gaixotasun.
Baita arnas aparatuari eragiten dioten patologia kronikoa duten umeetan ere, gaixotasun neurologikoak eta neuromuskularretan, biriken garapen egokia izan dezaten.
Zertan datza tratamenduak?
Tratamendua teknika eta maniobra espezifiko batzuen bidez egiten da, fisiologia broncopulmonarra errespetatuz eta ez du minik ematen.
………………………………………………………………………………………………………
ARNAS FISIOTERAPIA HELDUETAN
Helduetan arnas fisioterapiak mukien mugimendua eta kanporatzea errazten du, biriketako aireztapena eta oxigenazioa hobetuz.
Arnasketa gaixotasun kronikoa duten pazienteetan gainera, arnasestua eta ariketak egiteko gaitasuna hobetzen ditu, ospitaleratzeak eta gain-infekzioak ekidinez.
Torax edo sabeleko kirurgia baten ondoren izan daitezkeen konplikazioak ere saihesten ditu. Horrela, arnasketa egokiaren bidez, bizi kalitatea hobetzen du.
Ze kasutan egiten da Arnas fisioterapia?
Gaixotasun aguduak: bronkitisak, neumoniak
Gaixotasun kronikoak: EPOC, bronkiektasiak, asma, gaixotasun neuromuskularrak eta neurologikoak, minbizia, kirurgia toraziko eta sabelekoaren aurretik eta ondoren, oheratze luzeetan, toraxaren egitura arazoetan …
Zertan datza tratamenduak?
Teknikak anitzak dira. Arnas ariketak, eskuarekin egindako teknikak, aparatu txikien erabilera muskulu txikiak entrenatzeko edo mukiak ateratzeko eta baita, aparatu elektromekaniakoak kolaboratu ezin duten pazienteei laguntzeko. Denak dira oso eraginkorrak eta zeharkako efekturik gabeak.
Tratamendua espezializatutako fisioterapeuta batek egin behar du, arnas fisiopatologian eta kasu eta paziente bakoitzari egokituko diren tekniketan aditua den fisioterapeuta batek.
………………………………………………………………………………………………………
ONURAK:
- Mukiak kanporatu eta eztula kendu
- Apetitua eta loaldia hobetu umeetan
- Itolarria (disnea) gutxitu
- Ospitaleratzeak ekidin
- Ariketak egiteko gaitasuna hobetu
- Bizi kalitatea hobetu