Buztin berdearen enplastua orain dela denbora asko erabiltzen den erremedio naturala da, prozesu inflamatorioak eta zauriak sendatzeko .

Buztina arroken deskonposizioaren, haizearen eta uraren eraginez sortzen da, eta, beraz, oligoelementu eta gatz mineral ugari ditu. Harri motaren arabera, kolore askotakoa izan daiteke, zuria, gorria edo berdea. Bakoitzak propietate desberdinak ditu.

Gaur buztin berdean zentratuko naiz, osasunerako propietate onuragarri ugari baititu. Birmineralizatzailea, orbaintzailea, estimulatzailea, antiseptikoa, lasaigarria, antiinflamatorioa, analgesikoa eta desintoxikatzailea da. Beraz, hantura-prozesuetan edo edemetan, artikulazioetako minetan eta hematometan erabil dezakegu.

Bustin berdearen enplastoa behar bezala nola egin adieraziko dizugu:

  • Kristalezko edo zeramikazko ontzi bat erabili nahasketa egiteko.
  • Buztin berdea ur pixka batekin nahastea (ahal dela, desmineralizatuta edo klororik gabe), naturala edo irakina izan daiteke.
  • Nahastu pasta homogeneo bat lortu arte.
  • Tratatu beharreko artikulazioa edo eremua 5 mm inguruko geruza batekin bildu.
  • 15 edo 20 minutu reposatzen utzi.
  • Ingurua film batekin bildu.
  • 6 – 8 orduan lanean utzi (gauez egin dezakezu)

Lesioaren denboraren eta intentsitatearen arabera, zenbat erabili behar duzun gomendatuko dizugu.

Kasu jakin batzuetan, naturak oparitzen digun erremedio batek gure plan terapeutikoa osatzen du.