Atzera

ELIKADURAREN GARRANTZIA LESIOEN ERREKUPERAZIOAN

Gure gorputzak baditu birsortzeko mekanismoak eta hauen bidez mikro-lesioak eta lesioak berez sendatu ditzake. Prozesu hori optimizatu daiteke, errendimendu maximoa lortu.

Fisioterapiak erreminta asko ditu helburu horretan laguntzeko eta azkartzeko: esku terapia, Indiba®, ariketa terapeutikoak…

Elikadura ere zaindu beharreko gaia da, ehun berriak sortzeko beharrezko lehengaiak jakien bidez jasoko baititugu.

Lesioen errekuperazioa gauez gertatzen da, lo gauden bitartean, hazkuntzako hormonari esker.

Hormona honen sekrezioa iluntasunaren eta gluzemiaren (odolean dugun azukre tasaren) menpe dago, azukre tasa altuagoarekin hormonaren sekrezio txikiago. Hormona honek jarriko ditu martxan ehunen birsorkuntza prozesuak.

Ehunen birsorkuntzarako beharrezkoak izango dira zelula berriak sortzeko “ladriloak” , proteinak eta omega-3, eta momentuko erreakzio kimikoak egiteko bitaminak eta mineralak.

Beraz, behar nutrizional hauek kontuan izanda, ehunen birsorkuntzarako (bai lesioagatik, edo baita ohiko erabilpenak dakarren desgasteagatik) afari egokiak aberatsa beharko du proteina, mineral eta bitaminetan eta karbohidrato gutxikoa (izan daitezela makal odoleratzen direnak gluzemia igo ez dezaten) eta 8 orduko loaldia beharko dugu erabat ilunpetan.

Jan beharreko jakiak:

– Barazkiak, hobe sukaldatuak (gordinak egokiagoak dira eguerdirako) edo salda

– Arrautzak, kalitatezkoak (ekologikoak edo aske dabiltzan oiloenak)

– Arrain urdina (txitxarroa, berdela, hegaluzea, bitxiak, sardinak, muxarra, urraburua,

izokina) edo bakailoa

– Oliba olio birjina

– Haziak

– Fruitu lehorrak

– Haragi zuria edo gorria (tartean behin)

Jan behar ez diren jakiak:

– Pasta edo zereal zuriak (ez osokoak)

– Pizza

– Ogitartekoak

– Azkenburukoak edo postreak

– Kakaoa gailetekin, madalenekin edo opilekin

– Edari azukre dunak

– Edari alkoholdunak

Jakiak sukaldatzerakoan, lehenetsi jakiak egostea, labean erretzea edo plantxan egitea prejiketak ekidinez. Aurretik sukaldatuak erosten diren jakiak ere ez dira egokiak, haien balio nutrizionala askoz txikiagoa baita.

Eta kontuan hartu ondo hidratatuak egotea ura edanez.