Medikuntzaren aurrerapenei eta baldintza higienikoei esker  83,15 urteko bizi itxaropena lortu dugu 2015. urtean (86 urte emakumeentzat , 80,15 urte gizonezkoentzat).

Hala ere, gaur egun bizitza luze horretan bizi-kalitatea hobetzea falta zaigu. Horretarako prebentzioa ezinbestekoa da.

Prebentziorako, fisioterapeutok oso tresna baliotsuak ditugu, horien artean pazienteari gorputzaren eta bere funtzionamenduaren informazioa eman eta hau nola ez kaltetu azaltzea. Hor sartzen da ergonomia.

Ergonomia Espainiako Ergonomiako Elkartearen arabera, eraginkortasuna, segurtasuna eta ongizatea optimizatzeko produktu, sistema eta ingurune artifizialak erabiltzaileen beharretara, mugetara eta ezaugarrietara egokitzeko aplikatutako diziplina anitzeko ezagueren multzoa da.

Ergonomia bizitzako edozein jarduerari eta eremuri aplika dakioke: lanari, kirolari, atsedenaldiari, aisialdiari….

Hori dela eta, hurrengo dosierretan, eguneroko bizitzako egoeretarako  kontuan hartu beharreko alderdiak (jarrera, argia, materiala …) azalduko ditugu, lanean bizi-kalitatea eta osasuna zaintzeko.

Laneko bizi-kalitatea: osasunari kalte egiten ez dioten lan-baldintzak.

Osasuna: ongizate fisiko, mental eta soziala eta ez afekzio edo gaixotasunik eza bakarrik (OME).