Faszia plantarra oinazpian dagoen ehun sendoa da. Kalkaneoa, orpoan dagoen hezurra eta behatzak elkartzen ditu, hanka azpiko arkuari forma emanez. Bere funtzioa gorputzaren pisuari eutsi eta banatzea da. Aldi berean, pausoa ematen utzi behar du, eta ibiltzearen faseetan oinean karga modu ezberdinetan banatzen (orpoan pausua aurreratzean eta puntan oina lurretik altzatzerakoan), beraz, elastizitatea ere izan beharko du.

 

Fasziti plantarra, fasziaren inflamazioa, garaian eta egoki tratatu ezean, konponbide zaila duen lesio kronikoa da. Sarritan fasziak kalkaneoan eragindako gehiegizko trakzioaren ondorioz, hezur egitura duen gantxo bat hazten da kalkaneoan, ezproi edo espoloi kalkaneoa deritzo eta patologiaren kronizitatearen erakusle izan ohi da.

 

Txoke Ondak faszitis plantarra, ezproi kalkaneoarekin edo gabe, tratatzeko bereziki egokia den abangoardiako tratamendua da.

 

Orain dela gutxi, paziente bat tratatu dugu Txoke Ondekin eta bere kasua kontatuko dizuegu.

 

45 urteko gizonezko bat, kaltzifikazioak eragiten dizkion gaixotasun erreumatologiko bat du eta urtebeteko eboluzioa duen esproi kalkaneodun faszitis plantarra aurkezten du. Ekografian agerikoak dira fasziaren loditzea eta hipoecogeneitatea eta esproi kalkaneoa. Pazienteak oina lurrean jartzean orpoan min duela dio, batipat lehen pausuetan. Miaketan tentsio handia atzematen zaio oin azpian eta atzeko katearen mozketa. Fasziaren kalkaneora iritsieran ikuitzean mina eragiten dio. Aurretik erreumatologia zerbitzuak eta fisioterapeutek tratatu dute (botikak, puntzio lehorra, esku terapiak…) eta nahi besteko onurarik ez dute lortu.

 

Txoke Onden 5 sesio aplikatu zaizkio, astean behin, faszia plantarrean, Akiles tendoian eta trizeps suralean. Pazienteak lehen sesiotik nabaritu zuen hobekuntza bere bizi kalitatean eta pixkanaka paseoei ekin die, bai oinez eta baita bizikletaz ere.  Hamabost egunera beste sesio bat aplikatu zitzaion. Ondoren bere lanpostura itzuli zen eta atzeko katearen estiramendu ariketekin jarraitu zuen. 2 hilabetera molestia txiki batzuk agertu zitzaizkiolako, 7. sesio bat aplikatu zitzaion.

 

Gaur egun, ekografian fasziaren lodieraren normaltzea ageri da eta pazienteak kirol aktibitateari heldu dio: palarekin pelotan aritzea eta mendi ibilaldiak.

 

Txoke Ondak tendiniti kroniko askotan konponbide direla argi geratzen ari da. Duela denbora batetik tendiniti bat baduzu eta tratatu arren sendatu ez bazaizu, deituiguzu eta zure kasua aztertuko dugu.