Zer da neuromodulazioa?

Neuromodulazioa neurozientziaren eta ekografia bidez gidaturik eta estimulu elektrikoaren bidez egiten den fisioterapia inbasiboaren experientzia klinikoan egindako aurrerapenen ondorioz sortu da.

 

Zertan datza neuromodulazioak?

Orratza baten bidez nerbio periferikoak elektrikoki estimulatzen dira ekografia bidez gidatuta, neurona hoien kitzigarritasuna handituz edo txikituz, haien neuroplastizitatean aldaketak eraginez kontrol neuromotorea hobetzeko.

Teknika segurua, eraginkorra eta minik gabea da.

 

Noiz gomendatzen da neuromodulazioa?

Ondorengo kasuetan gomendatzen da neuromodulazioa:

  1. Ongi lokalizaturiko min zorrotz eta kronikoetan, bai jatorri somatikoa dutenetan eta baita jatorri neuropatikoa dutenetan ere.
    • Min zorrotzak: trauma edo kirurgia ondorengoak
    • Min kronikoak: trauma , kirurgia edo herpes ondorengo edo diabetiagatiko neuropatia periferikoa, gaixotasun neuromuskularrak eta  osteoartikularrak
  2. Bizkarrezurreko patologiak: diskoaren herniak eta protusioak, ziatikoaren inguruko arazoak, zerbikobrakialgiak
  3. Nerbio sistema autonomoaren disfuntzioak
  4. Tendinitiak
  5. Buruko min ezberdinak, artikulazio tenporomandibularra
  6. Bihurrituak, muskuluen arazo kronikoak
  7. Trigeminoaren neuralgia, Arnold-en nerbioa

 

Ze onura ditu neuromodulazioak?

Teknika honen bidez lortu nahi dugu:

  • Min neuropatikoa arintzea
  • Kontrol neuromotorea hobetzea
  • Ehunen trofismoa hobetzea
  • Kontrol motorearen erregulazioa, muskulu-erreklutamendua eta gune hortako zirkulazioa hobetzea

 

Helburua mina hobetzea eta pazientearen bizi kalitatea hobetzea da.