Ebidentzia zientifikoen arabera, haurdunaldian perineoko masajea egitea, erditzean perineoko inpaktua murrizteko, urradurak murrizteko edo episiotomia bat egiteko beharra ekiditeko baliagarria da.
Teknika honek puntu hauetan laguntzen du:
- Baginaren inguruko ehunak prestatu, perineoaren elastikotasuna areagotuz».
- «Lagundu emakumeari eremu horretako muskuluaren luzatze-sentsazioarekin ohitzen».
PERINEOKO MASAJERAKO GOMENDIO BATZUK:
- Eskuak ondo garbitu
- Hasi aurretik maskuria hustutzea komeni da
- Zirkulazioa hobetzeko eta masajeak on egiteko, dutxa epel bat edo 10 minutuko baiñu bat eman dezakezu perineoko muskulatura erlaxatzeko.
- Kukliletan edo erdi-eserita jarri zaitezke homa batean jarrita.
- Zeuk egingo badezu masajea, hatz lodia erabili. Zure bikotekideak egingo badizu, hatza, bihotza erabil dezala.
- Hatzak lubrifikatzeko, oliba-olioa, almendra-olioa, mosketa-arrosa edo lubrifikatzaile urtsu bat erabil dezakezu. Olio naturalak dira beren propietate hidratatzaile frogatuengatik egokienak; osaeran, gantz-azido asegabeen (linolelikoa eta linolenikoa) ehuneko handi bat nabarmentzen da, organismoan mintzen birsorkuntza zelularra eta ehunen konponketa-prozesuak errazten baitituzte. Egokiena olioa epela egotea da; baginan eta perinean ere aplikatu ezazu.
GARRANTZITSUA!!
Gernu- edo bagina-infekzioa ez duten edo erditze goiztiarra izateko mehatxua ez duten ahurdun dauden emakumeek hartuko dute masaje hau.
NOLA EGIN PERINEOKO MASAJEA
- Zangoak bereizi, hatzak edo hatza, 3 edo 4 zentrimetro baginan sartu. Perineoaren ingurua beherantz (ondesterantz) eta baginaren alboetarantz presionatu, mugimendu sendo baina delikatu batez, ingurua luzatuz erredura edo erretxin sentsazio txiki bat sentitu arte. Jarraian, hatza baginatik kanporantz irristatu, eta alderantziz, bi minutuz presio txiki bat mantenduz.
- Jarri hatzak baginaren sarreran (urkila) eta presioa egin beherantz, bi minutuz gutxi gorabehera, molestia sumatu arte. Horrek haurtxoaren buruak zer presio egingo duen inguruan imajinatzen eta erlaxatzen lagunduko dizu.
- Gero, hartu behatz lodiaren eta kontrako behatzen arteko eremu hori, pintza gisa, eta egin higidura mugimendu bat, bagina inguruko muskuluak eta perinearen azala luzatzeko. Mugimendu hori bi eta hiru minutu artean egin.
- Amaitzeko, hatzak posizio berean mantenduz, luzaketak egin barrutik kanporantz. Horrek erlaxatzen eta haurrak erditzean egingo duen presioa imajinatzen laguntzen du.
- Masajearen maiztasuna astean 3 aldiz izango da gutxienez, 10 minutuz.