ESKU TERAPIA – PUNTZIO LEHORRA

Esku terapia eskuekin aplikatutako tratamendua da. Fisioterapeuton eskuak gure erremintarik onenak dira, bai diagnostikorako eta baita tratamendurako ere, ukimenaren eta haztapenaren bidez informazioa jasotzen adituak baitira. Tenperatura, malgutasuna, textura, mugikortasunari… buruz jasotako informazioa anatomia, fisiologia eta patologiari buruzko jakituriari esker interpretatua izango da, ondoren tratamendu egoki bat aplikatzeko. Pertsona bakoitza bakarra eta osoa dela ulertzen...

PILATES

Pilates gorputza osotasunean landuz egokitzapen fisikoa lortzeko metodoa da. Postura egokian eta arnasketarekin koordinatuz, zuzenduta eta kontrolpean egindako ariketak egitean datza. Hau da, Pilatesen indarra eta muskuluen luzapena, artikulazioen mugimendua, koordinazioa eta oreka lantzen dira eta horretarako ezinbestekoa da ariketak egitean mugimenduan  kontzentratuta egotea. Denborarekin postura hobea, mugimendu biziagoak eta propiozepzio hobea lortzen dira. Horregatik...

KIRURGIA ONDORENGO ERREABILITAZIOA

Kirurgiaren ondoren erreabilitazioarekin lehenbailehen hasteak errekuperaketa hobea izaten eta zailtasuna izateko arriskua gutxitzen lagunduko du. Erreabilitazioa teknika eta metodo multzo baten aplikazioarekin traumatismo edo gaixotasun baten ondorioz gorputzak galduta edo gutxituta duen funtzio edo jarduera bat berreskuratzea da. Kirurgia baten ondoren fisioterapia bereziki egokia da bai hasierako fasean, baita kronikoan edo eta gelditutako ondorioetan ere....

PILATES  ETA PILATES MAKINEKIN

Bi modalitateetan egiten den lana ez da ezberdina, osagarria baizik. Ariketak Joseph Pilatesek sortuak izan ziren eta gaur egun, biomekanikako ikasketen arabera batzuk aldatu dira. Pilates makina originalak lau dira: “Reformer”, “Silla”, “Cadillac” eta “Barril”. Makina hauetan lurrean egiten diren ariketa berak egiten dira eta baita makina bakoitzak dituen ariketa espezifikoak ere.  Makinek gainera funtzio...

KIROL FISIOTERAPIA

Kirolarien lesio tipikoen prebentzioan eta tratamenduan oinarritzen den espezialitatea da. Horretarako beharrezkoa da lesioaren fisiopatologia, kirol bakoitzeko keinuen analisi biomekanikoa eta kirolariaren ezaugarriak ezagutzea, kirolariari errendimendu gorena lortzen laguntzeko. Sinergian esperientzia zabala dugu arlo honetan eta profesionalak eguneratuak gaude espezialitate honetan. Kirolari amateur edo profesionalari, bere gorputza ekilibratzen lagunduko diogu osotasunean landuz fisioterapiako teknika desberdinen,...

ARNAS FISIOTERAPIA

Arnas aparatuko edo haren funtzionamendu egokia oztopatzen duen gaixotasunen tratamenduaz,  prebentzioaz eta egonkortzeaz arduratzen den fisioterapiako espezialitatea da. Arnas arazoak dituzten haur eta heldu guztiak, gaixotasunaren lehen aldia izan edo ez, onura handia izango dute arnas fisioterapiarekin. Errekuperazioa azkartzeko lagungarria izango da,  inoiz ez medikuaren tratamendua ordezkatzeko, nahiz eta kasu askotan botiken beharra eta kantitatea...

ERREHABILITAZIO NEUROLOGIKOA

Errehabilitazio neurologikoan nerbio sistemari eragiten dioten lesioen errekuperaziora zuzendutako erreminta terapeutikoak erabiltzen ditugu. Edozein lesio neurologiko fisioterapiarekin tratatua izan daiteke. Nerbio sistemaren mekanismoen aktibazioak, mugimendua estimulatuz eta posturaren zuzenketarekin, pazientearen bizi kalitatea eta ongizatea hobetuz. Lesio bakoitza eta haren eboluzioa ezberdinak dira paziente bakoitzean. Hori dela eta, patologia hauek behar duten fisioterapia plana osoa, pertsonalizatua...

ESKUZKO DRAINATZE LINFATIKOA

Eskuzko drainatze linfatikoa maniobra zehatz, azaleko eta minik gabeko batzuen bidez sistema linfatikoa estimulatzeko helburuarekin egiten den gainazaleko masaje mota bat da. Likido interstiziala eta tamaina handiko molekulak mugiarazten ditu, ebakuazioa errazteko. Eskuzko drainatze linfatikoaren erabilpen terapeutiko nagusia edemak dira . Bai traumatikoak, bai zirkulaziokoak eta baita operazio kirurgikoen ondorengoak ere (ubeldurak, zaintiratuak, hanka nekatuak,...

GIMNASIA ABDOMINAL HIPOPRESIBOA

Gimnasia Abdominal Hipopresiboa 80ko hamarkadan Dr. Marcel Caufriez-ek haurdunaldi ondorengo errekuperaketara zuzenduta sorturiko metodoa da. GAH-a apnea espiratorioan egiten diren postura teknika batzuen multzoa da. Sabel barruko presioaren jaitsierarekin batera abdominalak eta pelbiseko zoruaren aktibazioa lortzen ditu eta epe luzera muskulu hauen tonua handitzea ekarriko du eta horrela arazo urogenitalen arriskua gutxitzea.   …………………………………………………………………………………………… Erditze...

HARTAPEN OSOA HAURDUNALDIAN

Prestaketa fisiko on batek asko lagun dezake pelbisaren zoruaren lesioak minimizatzen, amaren egoera fisikoa hobetzen eta honek umeari onurak ekarriko dizkio eta erditze ondorengo errekuperazioa lagunduko du. Muskulatura eskeletikoaren ikuspuntutik, pelbisaren zorua eta pareta abdominala gune lunbo-pelbikoaren egonkortasunean ezinbestekoak dira. Hauek haurdunaldian aldaketa fisiologikoak jasaten ditu, molestia ezberdinak sortu daitezkeelarik: – Min lunbo-pelbikoa – Aldaketak...