Erreabilitazio maxilofaziala tratamendu medikuen eta tratamendu odontologikoen ondoren errekuperatzeko osagarria da barailaren (mandibula) funtzionalitatea berreskuratu eta zerbikaletako eta aurpegiko hainbat min eta molestia gainditzeko.

Artikulario tenporomandibularraren biomekanika konplexua bizkarrezurrarekin, bai lepoarekin eta baita torazikoarekin ere, erlazionatuta dago.

Gorputzaren gune horren funtzionamenduaren ebaluazio ona funtsezkoa da,  pazientearen diagonostikoarekin eta bere sintomak kontutan hartzearekin batera, arazo modu integralean hartatzeko.

Erreminta terapeutiko ezberdinekin kontatzen dugu, zenbait arazoren konponbidean laguntzeko, adibidez:

  • Artikulazio maxilofazialaren (ATM) disfuntzioa
  • Sindrome tenporomandibularra (TMD)
  • Min miofasziala: mina aurpegian, barailean eta lepoan
  • Artikulazio tenporomandibularren aldaketa degeneratiboak
  • Barailaren mugimenduaren limitazioa
  • Kirurgia maxilofazialaren ondorengo errekuperazioa
  • Bruxismoa: hortzak estutzeko joera