Esku terapia eskuekin aplikatutako tratamendua da.
Fisioterapeuton eskuak gure erremintarik onenak dira, bai diagnostikorako eta baita tratamendurako ere, ukimenaren eta haztapenaren bidez informazioa jasotzen adituak baitira.
Tenperatura, malgutasuna, textura, mugikortasunari… buruz jasotako informazioa anatomia, fisiologia eta patologiari buruzko jakituriari esker interpretatua izango da, ondoren tratamendu egoki bat aplikatzeko.
Pertsona bakoitza bakarra eta osoa dela ulertzen dugu eta horregatik ebaluaketa, diagnostiko funtzionala eta tratamendu global eta pertsonalizatua egiten ditugu.
Esku terapien barruan ziurtasun zientifikoan oinarritutako erreminta terapeutiko anitz ditugu, besteak beste: masajea, Kalternborn, neurodinamia, puntzio lehorra, osteopatia teknikak, posturaren reedukazioa, indukzio miofasziala, Jones-en teknika, Maitland, Mulligan, eskuzko linfa drainatzea, McKenzie.
Puntzio lehorra teknikak orratz bat azalean zehar sartzea gorputzera, barrura sustantziarik sartu gabe eta barrutik fluidorik atera gabe. Patologia desberdinak tratatuko dira akupunturako orratzak sorturiko estimulu mekanikoa eta horren efektuak bakarrik erabiliz.Teknika honi gero eta indikazio gehiago topatzen ari dira, baina orain artean min miofaszialaren tratamenduan da erabiliena.
Min miofaszialaren sindromea deritzogu puntu gatillo miofaszialek eragindako sintoma eta zeinuen multzoari. Puntu gatillo miofasziala tenkatutako zuntz muskular talde batean dagoen puntu sentikorra da eta ukitzerakoan mina eta beste sintoma eta zeinuak ere eman ditzake: mina distantziara, inhibizioaren ondorioz mugimenduaren trastornoa, indar falta, mugimendua mugatuta etab. Gaur egunean miofasziaren puntu gatilloei buruzko teoriarik onartuenak dio plaka motoreen disfuntzioak eragindako kontraktura txikiak direla, nerbioa eta zuntz muskularra elkartzen diren lekuan kokatuak eta aurkitzen diren zuntz muskularren taldeari eragiten diona gehien.
Miofasziako puntu gatilloek denboran irauten dute, baita beraien aktibazioaren kausa izan direnak desagertu ondoren ere. Honek puntu hauek isiltzea zailtzen du eta horregatik da puntzio lehorra beste metodo kontserbatzaileak baino eraginkorragoa. Iraunkortasun hori dela eta, min miofaszialaren sindromearen tratamendua bi faseetan egin behar litzateke: lehenengo fasean sindrome horren kausa diren puntu gatilloek eragindako mina kontrolatzea eta bigarrengo fasean sindromeari iraunkortasuna ematen dioten faktoreak kontrolatzea.
Teknika inbaditzailea denez, asepsia bermatzeko moduan egin behar da: erabilera bakarreko orratza, tratatu beharreko gunean azala garbitzea, profesionalak eskularruak erabiltzea, etab. Teknikaren zailtasuna ez dago orratza sartzean, baizik eta ziztatzera goazen eremua ukitu eta bertan dauden egiturak identifikatzea, izan ere orratzak bere ibilbidean ziztatu nahi ez ditugun egiturak topatu ditzake: odol-hodiak edo nerbioren bat.
Puntu gatilloa ahalik eta zehatzen kokatu ondoren, orratzarekin zeharkatzean espasmo bat, muskulu zuntz horien kontrakzioa, lortzean datza teknikak. Orratza sartu eta atera egingo da ritmikoki muskulu zuntzen kontrakzio horiek lasaitu arte edo pazientearen tolerantziaren arabera.
Tratamenduak gehienez ere 24-48 ordu iraungo duten agujeten antzeko molestiak utziko ditu. Sentsazio hauek arintzeko landutako muskuluen luzaketak, izotzaren aplikazioa, TENS edo eta Indiba® aplikatu daitezke.