Biriken funtzioa aztertzen duen proba da espirometria.Biriketan sartu eta ateratzen den haizea neurtzen du, arnas aparatuko patologien diagnostikoa eta jarraipenak egiteko erabilgarriak. Bi mota daude:

  • Espirometria sinplea: Lehenbizi, pertsonak normal eta mantso arnasa hartuko du. Ondoren ahal duen haize guztia hartu eta bota behar du. Horrela biriketan zenbat haize sartu eta kanporatzen den neurtzen du, eta baita gehienez zenbat sartu eta atera ahalko litzaken.
  • Espirometria behartua: Pertsona batek ahal duen haize guztia hartuko du eta duen indar guztiarekin ahal duen haize guztia botatzeko du,haizerik gabe geratu arte. Bronkioetako patologietan erabilgarriena da. Horrela fluxua neurtzen da, hau da, segundoko zenbat haize bota dezaken pertsona horrek.

Proba honek biriken funtzioa egokia den edo ez esango digu, eta arnas bideak itxita dituen (haizeak ezin du errez atera) edo eredu murriztailea duen (haizeak ezin du sartu). Honek lagunduko digu arnas fisioterapia tratamendu egokiena aukeratzen.