Kirolarien lesio tipikoen prebentzioan eta tratamenduan oinarritzen den espezialitatea da.

Horretarako beharrezkoa da lesioaren fisiopatologia, kirol bakoitzeko keinuen analisi biomekanikoa eta kirolariaren ezaugarriak ezagutzea, kirolariari errendimendu gorena lortzen laguntzeko.

Sinergian esperientzia zabala dugu arlo honetan eta profesionalak eguneratuak gaude espezialitate honetan.

Kirolari amateur edo profesionalari, bere gorputza ekilibratzen lagunduko diogu osotasunean landuz fisioterapiako teknika desberdinen, osteopatia, terapia inbasiboen, ariketa terapeutikoen eta  aholku biomekanikoen bidez.

Txapelketa edo frogetarako prestakuntza fisikoan ere kolaboratzen dugu. Lesioak ekiditeko bendaje bereziak ere egiten ditugu eta baita esfortzuaren ondorengo errekuperazioa hobetzeko aholkua eman ere.

kirol-fisioterapia