Gimnasia Abdominal Hipopresiboa 80ko hamarkadan Dr. Marcel Caufriez-ek haurdunaldi ondorengo errekuperaketara zuzenduta sorturiko metodoa da. GAH-a apnea espiratorioan egiten diren postura teknika batzuen multzoa da. Sabel barruko presioaren jaitsierarekin batera abdominalak eta pelbiseko zoruaren aktibazioa lortzen ditu eta epe luzera muskulu hauen tonua handitzea ekarriko du eta horrela arazo urogenitalen arriskua gutxitzea.

 

……………………………………………………………………………………………

Erditze ondorengo errekuperaketara  zuzenduta sortu zen metodoa, pelbisaren zorua kaltetu gabe muskulatura abdominala entrenatzeko,  baina gaur egun helburu ezberdinekin erabili dezakegu:

  • Errendimendu fisikoa hobetzeko,  ariketa fisikoan presio aldaketak gutxitu eta inkontinentziak ekidinez
  • Organoen prolapsoa ekiditeko
  • Erditze ondorengo errekuperazioan, diastasi abdominala hobetu  eta organoak bere lekura itzultzea lagunduz
  • Hanketako edema eta astuntasuna ekiditeko, faktore baskularrak erregulatuz eta hobetuz
  • Sabelaren perimetroa gutxitzeko hobekuntza estetiko, postural eta funtzionala lortuz
  • Bizkarreko minak gutxitzeko faja abdominala eta bizkarraren postura hobetuz