Prestaketa fisiko on batek asko lagun dezake pelbisaren zoruaren lesioak minimizatzen, amaren egoera fisikoa hobetzen eta honek umeari onurak ekarriko dizkio eta erditze ondorengo errekuperazioa lagunduko du.

Muskulatura eskeletikoaren ikuspuntutik, pelbisaren zorua eta pareta abdominala gune lunbo-pelbikoaren egonkortasunean ezinbestekoak dira. Hauek haurdunaldian aldaketa fisiologikoak jasaten ditu, molestia ezberdinak sortu daitezkeelarik:

– Min lunbo-pelbikoa

– Aldaketak pelbisaren estabilitatean

– Ehun bigunen lesioa

– Bizkarreko mina

– Piramidalaren sindromea/ pseudoziatika

– Pubiseko sinfisiaren disfuntzioa

Coccigodinia

– Kostiletako mina

– Belaun eta txorkatileko ezegonkortasuna

  Karpoko tunelaren sindromea

Haurdunaldian zehar eta erditzeko momentuan, pelbisaren zoruko egiturak jasaten dituzten konpresio eta distentsioa oso garrantzitsuak dira, erditze ondorenean muskulatura horren ahultasuna eraginez. Kasu batzuetan ahultasun hori pixkanaka errekuperatzen da, baino erditze gogorra izan duten emakumeek ezinbestekoa dute balorazio bat eta tratamendua egitea behin berrogeialdia pasatzen denean, epe motz /ertainean arazo ezberdinen jatorria izan baitaitezke, hala nola, prolapsoak, gernu jarioak, harreman sexual minberak…

Haurdunaldian zehar gorputzeko kontzientziara egokituta dauden ariketak egiten dituzten emakumeak, pilates adibidez, min lunbo-pelbiko gutxiago izango dute.

Gainera, pelbisaren zoruko muskulatura landuz, erditze ondorengo gernuaren inkontinentzia saihesteaz gain , erditzearen bigarren etaparen iraupena laburtuko du. Beraz, erditzeko momentuan egoera onean iristen diren pelbisaren zorua eta pareta abdominala azkarrago errekuperatuko dira eta funtzionalagoak izango dira.

Espezializatutako profesionalak ditugu,beharrezko  erreminta terapeutiko eta ezagutzekin etapa honetako ongizatean laguntzeko.

  • Esku terapia
  • Pilates
  • Erditzerako prestaketa.