Teknika miofaszialen helburua sistema faszialak bere funtzioak normaltasunez egiteko gaitasuna berreskuratzea da, gorputzari sinkronizatutako eta mugikortasun osoa duten mugimenduak egiteko aukera emanez eta horrela energia gastu txikienarekin eraginkortasun funtzional maximoa lortuz.

Gorputzeko sistema faszialak etenik gabeko sare bat osatzen du eta gorputzeko atal denak biltzen ditu. Funtzio asko eta garrantzitsuak ditu, estrukturak zintzilikatu eta haiei forma eman, babestu, ehunen nutrizioa … Hori dela eta, ezinezkoa da gorputz osasuntsua izatea sistema faszial osasuntsu bat izan ezean.

Sistema faszialean mugak izateak deserosotasunak sortu ditzake eta honek organu baten funtzioari eragin diezaioke, mugimendua mugatu dezake gorputz atalen batean, mina eragin … gorputzeko sistemen funtzionamendu egokia oztopatuz.