Eskuzko drainatze linfatikoa maniobra zehatz, azaleko eta minik gabeko batzuen bidez sistema linfatikoa estimulatzeko helburuarekin egiten den gainazaleko masaje mota bat da. Likido interstiziala eta tamaina handiko molekulak mugiarazten ditu, ebakuazioa errazteko.

Eskuzko drainatze linfatikoaren erabilpen terapeutiko nagusia edemak dira . Bai traumatikoak, bai zirkulaziokoak eta baita operazio kirurgikoen ondorengoak ere (ubeldurak, zaintiratuak, hanka nekatuak, haurdunaldiak, onkologia kirurgiak ganglio linfatikoak kentzeko besterik beste).

Tekniken honen maniobrak azalekoak  dira eta minik ez dute egiten. Sesio bakoitzaren iraupena aldakorra da.  Terapia honek gure gorputzak berezkoa izan arren, gutxituta duen funtzio bat estimulatzea du helburua, linfaren zirkulazioa aktibatu eta linfa hondakin eta germen kaltegarriz josita eta pilatuta gelditzea ekidinez. Eskuzko drainatze linfatikoaren maniobra berezi hauen bidez linfak ganglio linfatikoetara egin beharreko bidea erraztuko dute eta zeharka odol zirkulazioa ere estimulatuko dute.

Teknikaren doitasunak anatomia eta fisiopatologia ezagutzak eskatzen ditu, hori dela eta eskuzko drainatze linfatikoa aplikatzeko gaitasun profesionala fisioterapeutak dute.