Bi modalitateetan egiten den lana ez da ezberdina, osagarria baizik. Ariketak Joseph Pilatesek sortuak izan ziren eta gaur egun, biomekanikako ikasketen arabera batzuk aldatu dira.

Pilates makina originalak lau dira: “Reformer”, “Silla”, “Cadillac” eta “Barril”. Makina hauetan lurrean egiten diren ariketa berak egiten dira eta baita makina bakoitzak dituen ariketa espezifikoak ere.  Makinek gainera funtzio bikoitza dute, laguntza edo erresistentzia eskaini dezakete, horrela ariketen errepertorioa asko zabaltzen da maila desberdineko ariketekin .

Osagarri ezin hobea dugu, gure saioak eta taldeko klaseak bi modalitateak konbinatuz egiten ditugu.

Modu horretan, pertsonen egoera fisikora modu egokian eta behar bezala egokitu ahal izango ditugu saioak eta klaseak.

Talde txikiekin lan egiten dugu eta horrekin mugimenduen exekuzioa eta klasearen eboluzioa hobeto kontrolatu dezakegu.

Taldeak behar ezberdinak dituzten pertsonentzat egokituak daude:

Osasunaren zaintza

Mugimendu limitazioa

Bizkar hezurreko arazoak

Hernia diskalak

Pertsona edadetuak

Haurdunaldiak

Erditze ondoreneko errekuperazioa

Arazo neurologikoak

Beraien errendimendua hobetu nahi duten kirolariak

Kirol bakoitzeko keinuen entrenamendua