Pilates gorputza osotasunean landuz egokitzapen fisikoa lortzeko metodoa da. Postura egokian eta arnasketarekin koordinatuz, zuzenduta eta kontrolpean egindako ariketak egitean datza. Hau da, Pilatesen indarra eta muskuluen luzapena, artikulazioen mugimendua, koordinazioa eta oreka lantzen dira eta horretarako ezinbestekoa da ariketak egitean mugimenduan  kontzentratuta egotea. Denborarekin postura hobea, mugimendu biziagoak eta propiozepzio hobea lortzen dira. Horregatik Pilates Metodoa edonorentzat da egokia, edozein dela ere adina edo forma fisikoa.

Hamarkadetan zehar, Joseph Pilatesek 500 ariketatik gora garatu zituen. Berak “ Contrology” deitu zien. Gaur egun “ Pilates Metodoa” bezela dira ezagunak.

Ariketak hauek mugimenduan zehar bizkarrezurraren mugimendu egokiak, pareta abdominalaren indartzea, gorputz kontzientziaren hobekuntza, muskuluen kontrola eta gorputzaren alineazioa lantzen ditu.

Forma fisikora moldatzen da, hobetzeko helburuarekin.

Metodoa erraminta terapeutiko eraginkor bezela erabiltzeko anatomía, biomekanika eta fisiología ezagutzak eduki behar dira ariketak modu egokian erakusteko.

Sinergiako fisioterapeuta denok egunero erabiltzen dugu Pilates Metodoa, bai taldekako klaseetan eta baita bakarkako tratamenduetan ere, gure pazienteei mugimendua berreskuratzen laguntzeko.  Gorputza osotasunean garatzea lan-diziplina bat eta norberarekiko jarrera da, ezinbestekoak osasunaren hobekuntza integralerako.

KONTROLA … akzio erdikontzienteek ez dute zentzurik …

KONTZENTRAZIOA … buruak gorputza menderatzen du …

ZEHASTASUNA … mugimendu bakoitzak du garrantzia …

FLUIDOTASUNA … bizkortasuna arintasunak gainditzen du …

ARNASKETA … arnasa sudurretik hartu eta ahotik bota …

KOORDINAZIOA … egoki eta unísono mugitu …

ALINEAZIOA … gorputza osorik erabili …

INDARRA ETA MALGUTASUNA