Presoterapia airearen presioa gorputzeko atal desberdinetako ehunetan aplikatuz sistema linfatiko eta zainetako zirkulazioa hobetzen duen teknika da.

Presoterapia tratatu beharreko gorputzeko atalak (hankak, besoak edo sabela) biltzen dituen estalki batzuen bidez aplikatzen da, hauen bidez ehunei presio positiboa aplikatzen zaio eta presio hori handituko da tartekatuz zonaldeka, hori dela eta, presoterapia sekuentziala ere deitzen zaio. Presio uhin hauen bidez, presoterapiak zirkulazio sistema estimulatzen du, drainatze linfatikoa sortuz eta horrela zelulitisak, edemak, linfoedemak eta barizeak bezelako zainen alterazioak sortutako likidoak, grasa eta toxinak ezabatzen lagunduz.