Gaitz muskulo-eskeletikoak zehatz tratatzen dituen metodo bat da.

Zintzilikatuz egiten diren ariketa terapeutikoak dira, mugimenduaren kalitatea berreskuratzeko helburuarekin, minik gabe eta estimulazio neuromuskularren bidez funtzioa hobetzeko. Erreminta terapeutiko hau mina sortzen duen arazoan zentratzen da.Edozeinentzat da ona eta ez da beharrezkoa egoera fisiko ona izatea. Min muskular kronikoa duten pertsonentzat pentsatua dago eta min handiarekin ere tratatzea posible da. Kirolarietan, muskulu egonkortzaileak lantzen lagunduko du eta honek errendimendua hobetzen, lesioen prebentzioan eta patologien erreabilitazioan. Tratamendua pertsonalizatua da, mugimendu normala sortzeko ardura duten muskuluen ezintasuna zuzentzen zentratzen da.

Kate zinetiko itxian lan egiten da, gorputzaren pisua soken gainean jarrita, zintzilikatuta eta mugimendua beti minik gabe egingo da. Ariketa mota hauek indarra, erresistentzia eta gorputz guztiko muskuluen koordinazioa hobetzen dute. Neurac tratamenduak arazo muskuloeskeletikoetan eraginkortasuna frogatua du, adibidez:

  • Bizkarreko mina
  • Artikulazio mugimenduetan gogortasuna
  • Pelbiseko mina
  • Lunbagoa
  • Besoan /sorbaldan mina

Indiba