Presio Radialeko Txoke Ondak sortzen dituen makinak tratamendu eraginkor, azkar eta ziurrak egiteko aukera ematen digu patologia kroniko zailetan. 

Frekuentzia  altuko onda akustikoak dira eta lesionaturiko ehunean aplikatzen dira errekuperatzeko. Ultrasoinuak baina frekuentzia eta intentsitate handiago du. Inflamazioa eta mina gutxitzea eta denbora batez baskularizazioa hobetzea helburu terapeutiko direnetan dira eraginkorrak. Txoke ondek ehunaren sendatzea azkartzea eta zelula-hazkundea sustatzen ditu.

Presio Radialeko Ondek balista efektua sortzen dute aire konprimituaren konpresore baten bidez eta analgesia, tono muskularra gutxitzea, ber-baskularizazioa eta metabolismo zelularra handitzea eragiten ditu.

Kasu hauetan dago indikatua:

  • Tendinitiak
  • Tendinosiak
  • Epikondilitiak
  • Kontsolidazio-atzerapena duten hezur hausturak
  • Trauma ondorengo fibrosi muskularrak
  • Oinazpiko faszitisa espoloiarekin edo gabe