Atzera

PERINEOKO MASAJEA

Ebidentzia zientifikoen arabera, haurdunaldian perineoko masajea egitea, erditzean perineoko inplaktua murrizteko, urradurak murrizteko edo episotomia bat egiteko beharra ekiditeko baliagarria da

Teknika honek puntu hauetan laguntzen du:

 

  • Baginaren inguruko ehunak prestatu, perineoaren elastikotasuna areagotuz
  • Lagundu emakumeari eremu horretako musukuluan luzatze – sentsazioarekin ohitzen

PERINEOKO MASAJERAKO GOMENDIO BATZUK:

 

  • Eskuak ondo garbitu
  • Hasi aurretik maskuria hustutzea komeni da
  • Zirkulazioa hobetzeko eta masajeak on egiteko, dutxa epel bat edo 10 minutuko baiñu bat eman dezakezu perineoko muskulatura erlaxatzeko.
  • Kukliletan edo erdi-eserita jarri zaitezke horma batean jarrita.
  • Zeuk egingo badezu masajea, hatz lodia erabili. Zure bikotekideak egingo badizu, hatza, bihotza erabil dezala.
  • Hatzak lubrikidatzeko , oikba-olioa, almendra -olioa , molsketa -arrosa edo lubrifikatzaile urtsu bat erabil dezakezu. Olio naturalak dira beren propietate hidratatzaile frogatuengatik egokienak: osaeran.

GARRANTZITSUA!!

Masajea emango zaie EZ BADUTE GERNU- EDO BAGINA-INFEKZIORIK, EZ ETA ERDITZE GOIZTIARRERAKO ARRISKURIK ERE

NOLA EGIN PERINEOKO MASAJEA

 

  • Hankak bereizi, hatzak 3 edo 4 zentimetro sartu baginan. Zanpatu perineoaren eremua beherantz (ondesterantz) eta baginaren alboetarantz, mugimendu sendo baina delikatua eginez, eta luzatu eremua intentsitate edo erresumin pixka bat sentitu arte. Ondoren, lerratu hatza baginatik kanporantz eta alderantziz, eta mantendu presio txiki bat bi minutuz.
  • Jarri hatzak baginaren sarreran (urkilan) eta egin presioa beherantz, bi minutuz, mina sentitu arte. Hala, haurtxoaren buruak inguruan egingo duen presioa imajinatuko duzu, eta erlaxatzen lagunduko dizu.
  • Ondoren, hatz lodiaren eta kontrakoen arteko eremua hartu, pintza gisa, eta kulunka mugimendua egin, bagina, inguruko muskuluak eta perineoaren azala luzatzeko. Egin mugimendu hori bi eta hiru minutu artean.
  • Amaitzeko, hatzak jarrera berean edukita, egin luzaketak barrutik kanporantz. Horrek lagundu egiten du haurrak erditzean izango duen presioa lasaitzen eta imajinatzen.
  • Masajea astean 3 aldiz gutxienez 10 minutuz emango da.