Core hitzaren esanahia nukleoa edo erdigunea da. Gorputzaren erdigunean, gune abdominalean eta lunbopelbikoan, dagoen egitura multzoa izendatzeko erabiltzen da.

3 motatako elementuek osatzen dute:

  1. Elementu pasiboak:

Kontrakziorako gaitasunik gabeko egiturak dira. Hezurrak, artikulazioak, lotailuak, diskoak… Egitura hauenpean daude balantze artikularrak eta mugimendu motak .

  1. Elementu actiboak:

Kontrakziorako gaitasuna duten egiturak dira. Giharrak, tendoiak eta fasziak. Egitura hauenpean dago aktibitate dinamikoa.

Gihar nagusiak honako hauek dira:

  • Transberso abdominala
  • Oblikuoak
  • Diafragma
  • Multifidoak
  • Zoru pelbikoa
  • Kuadrado lunbarra
  • Gluteoak

 

  1. Elemento neuromuscularrak:

Elementu pasivo eta actiboetatik informazioa jaso eta oreka lunbopelbikoa mantentzeko beharrezkoak diren zuzenketak egin araziko dituzte.

 

Hainbat funtzio ezberdin betetzen ditu:

  1. Organu abdominal eta pelbiarrei eutsi
  2. Gorputza sostengatu
  3. Arnasketa
  4. Postura mantendu (bertan kokatzen da grabitate zentrua)

Core-aren garrantzia:

Mugimendu gehienak, bai egunerokotasunekoak eta baita kirol keinuetakoak ere, 3 dimentsiotan egiten dira eta horrek 3 planoetan indarra eta balantze artikularra edukitzea eskatzen du.