RUSI (Rehabilitative UltraSound Imaging) metodoa (Errehabilitazioan ekografia bezala ezagutua) ekografia erabiliz muskulaturaren estudio morfo-funtzionala eta egoera aktiboan eta atseden egoeran hauen jokabidea aztertzea da. Esplorazio muskularrerako teknika hau, azkarra eta minik gabekoa da  pazientearentzat eta fisioterapeutari ehunaren analisi zehatza egiten eta tratamendu egokia aukeratzen laguntzen dio. Pazienteak muskulatura egoki aktibatzeko zailtasunak dituenean, ekografoa erabiliko da feedback erreminta bezala. Ariketa edo mugimendu zehatz batzuetan pazienteak muskulua nola aktibatu eta bere funtzioa nola berreskuratzen duen ikusiko du.