FIBROMIALGIA ETA FISIOTERAPIA

Azken urteotan eztabaida gehien izan duen patologietako bat da fibromialgia, ez baitakigu zerk eragiten duen. Etiopatogenia ezagutzen ez denez eta faktore askoren eragina dutenez, oso zaila da patología hori duten pertsonen tratamendua. OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) patologia erreumatiko eta kronikotzat hartzen du fibromialgia, jatorri ezezagunekoa, eta muskulu-hezurretako min orokortua du ezaugarri, gorputzean puntu mingarri eta...

PLAKETETAN ABERATSA DEN PLASMA (PRP)

  Plaketetan aberatsa den plasma (PRP) pazientearen zain-odol beretik lortzen den material biologikoa da. Azken urteotan, PRPak sistema muskulu-eskeletikoaren lesio kronikoen tratamenduan duen onura oinarritzen duen ebidentzia zientifiko asko aztertu da eta dago. Prozedura erraza da. Odol-lagin txiki bat atera eta zentrifugatu egiten da osagaiak bereizteko (globulu zuriak, gorriak, plaketak eta plasma). Zentrifugazio-zati batek plaketetan...

CORE

Core hitzaren esanahia nukleoa edo erdigunea da. Gorputzaren erdigunean, gune abdominalean eta lunbopelbikoan, dagoen egitura multzoa izendatzeko erabiltzen da. 3 motatako elementuek osatzen dute: Elementu pasiboak: Kontrakziorako gaitasunik gabeko egiturak dira. Hezurrak, artikulazioak, lotailuak, diskoak… Egitura hauenpean daude balantze artikularrak eta mugimendu motak . Elementu actiboak: Kontrakziorako gaitasuna duten egiturak dira. Giharrak, tendoiak eta fasziak....

BUZTIN BERDEA ETA OSASUNA

Buztin berdearen enplastua orain dela denbora asko erabiltzen den erremedio naturala da, prozesu inflamatorioak eta zauriak sendatzeko . Buztina arroken deskonposizioaren, haizearen eta uraren eraginez sortzen da, eta, beraz, oligoelementu eta gatz mineral ugari ditu. Harri motaren arabera, kolore askotakoa izan daiteke, zuria, gorria edo berdea. Bakoitzak propietate desberdinak ditu. Gaur buztin berdean zentratuko naiz,...

Nola laguntzen du fisioterapiak COVID-19aren tratamenduan?

Duela ia bi urte, agintari txinatarrek Osasunaren Mundu Erakundeari (OME) jakinarazi zioten neumonia agerraldi bat zegoela, geroago COVID-19 gaitzat sailkatua, SARS-CoV-2 birusak sortua. 2020ko urtarrilean, OMEk nazioarteko kezka agertu zuen osasun publikoko larrialdi gisa, eta 2020ko martxoan, COVID-19 pandemia gisa sailkatu zen. Badakigu birus hau oso kutsakorra dela, eta pertsonatik pertsonara transmititzen dela sintomak agertu...

FASZITI PLANTARRA ESPOLOIAREKIN

Faszia plantarra oinazpian dagoen ehun sendoa da. Kalkaneoa, orpoan dagoen hezurra eta behatzak elkartzen ditu, hanka azpiko arkuari forma emanez. Bere funtzioa gorputzaren pisuari eutsi eta banatzea da. Aldi berean, pausoa ematen utzi behar du, eta ibiltzearen faseetan oinean karga modu ezberdinetan banatzen (orpoan pausua aurreratzean eta puntan oina lurretik altzatzerakoan), beraz, elastizitatea ere izan...

UDARAKO OINETAKOEN KALTEAK

  Beroaren etorrerarekin zapatillak eta botak alde batera uzten ditugu, eta ongietorria ematen diegu txankleta eta sandaliei, askotan oinetan lesio ezberdinak sortuz: orkatilak bihurtu, oin azpiko faszitisa, tendinopatiak, metatarsalgiak… eta baita beste lesio motak ere, adibidez, belaunean edo bizkarrean, ibiltzeko modua aldatu egiten baitugu.                 Lesio hauen jatorria oinetako desegokien aukeraketa izaten da. Batzuetan zola...

GLUTEOAREN GARRANTZIA ESKUBALOIAN

Eskubaloia kirol oso dinamikoa da eta bere ezaugarri nagusiak dira kontaktua, saltoak eta norabide aldaketak. Horregatik, antzeko beste kiroletan bezala, lesioen arriskua handia da, batez ere amateur mailetan. Oraintsuko ikerketa batzuen arabera, emakumeetan belauneko lotailu gurutzatuen lesio 1 gertatzen da 2 tenporadaero. Talde amateurrak eta profesionalak aztertu ezkero, ezberdintasunak nabarmenak dira. Kirolari profesionalak gutxiago lesionatzearen...

MINA ETA KALTEA, EZ DIRA GAUZA BERA

                        Mina esperientzia sentsorial eta emozional desatsegina da eta nerbio sistema zentrala duten izaki bizi denek sentitu dezakete. Mina ez dago beti ehunen kalteari lotua. Minaren jatorria eta gestioa burmuinean daudenez,  batzuetan “nahastu” egiten da eta arriskua ikusten du ez dagoen tokian. Min zorrotza...

EMAKUMEAREN ZORU PELBIKOAREN TRATAMENDUA

  Zoru pelbikoa pelbisaren behealdea estaltzen duten gihar eta ligamentu multzoa da. Bere funtzio nagusia, maskuria, umetokia, uretra edo uzkia bezalako organo garrantzitsuak eustea da, hauen disfuntziorik egon ez dadin. Batzuetan, haurdunaldia, adina, edo daramagun bizimodua dela eta, zoru pelbikoan lesio ezberdinak agertu daitezke, gure egunerokoan eragina handia sortuz. Hauek izango lirateke lesio edo kalte...