Pazientearen diagnostikoa eta ebaluazio funtzionala kontutan hartuz erabakitzen ditugu tratamendua eta jarraituko dugun metodologia, errekuperazio funtzionalik hoberena lortzeko helburuarekin, esku terapiak, elektroterapia eta ariketa fisikoa konbinatuz.

Pazientearen errehabilitazioa hobetzeko edo osatzeko kirolaren praktikarekin batera, eguneroko jardueraren normalizazioa lortzeko bidean.

Zerbitzu hau lokomozio aparatu, sistema neurologiko,  kardiobaskular, arnas sistema, etab patologien ondorioz ezinduta dauden pazienteen erreabilitaziora dago bideratua.

Errehabilitazio funtzionalaren bidez tratatu daitezkeen prozesuak:

  • Bizkar-hezurreko arazoak
  • Beso edo hanketako arazoak
  • Hezur , tendoi-muskulu eta artikulazioetako  lesioak, bai lanean edo kirola egitean sortuak edota gaixotasun degeneratiboetatik eratorriak
  • Operazio traumatologiko eta ortopedikoen ondoren
  • Hainbat gaixotasun kroniko : neurologikoak, reumatologikoak, bihotzekoak, metabolikoak eta arnas aparatukoak