Bronkiolitia

Arnas aparatuko arnasbide txikienei, bronkioloei, eragiten dien inflamazio gaixotasun bat da. Gehienetan, infekzio biriko baten ondorioa izaten da. Bronkiolitiak gehienetan bi urtetik beherako umeei eragiten die, batik bat 3 eta 6 hilabeteko umeei. Ohiko gaixotasuna da eta batzuetan larria.  Gehienetan VSR (virus sincicial respiratorio) izaten da arduraduna. Birusa kutsatzeko modurik ohikoena gaixotasun hau duen pertsonaren...